Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URAk jendaurrean jarri berri du Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko proiektua

Argitalpen-data: 

URAk jendaurrean jarri berri du Laudioko San Juan errekaren uholdeei aurre egiteko proiektua
  • Helburua da jarduketa global bat zehaztea San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean duen hustubide-ahalmena handitzeko; hartara, ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko 
  • "Nerbioi ibaiaren uholdeei aurre egiteko proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuan aurreikusitako jarduerekin koordinatutako jarduketa da

URA-Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailari atxikiak, jendaurrean jarri  berri du Laudioko San Juan errekaren, Zumalakarregi eta Goikoplaza arteko tartean, uholdeei aurre egiteko  lanen proiektua. Azaldutako proiektuaren helburua da jarduketa global bat zehaztea San Juan errekak Zumalakarregi eta Goikoplaza artean eta Nerbioi ibaiarekin duen elkargunean ura husteko ahalmena handitzeko eta ur-goraldien aurrean segurtasuna areagotzeko.

San Juan erreka, Nerbioi ibaiaren ezkerreko ibaiadarra, landa-eremuko eta hiri-eremuko erreka da, eta, azken zatian, sekzio oso antropizatua du, bere gutxiegitasun hidraulikoa dela eta. Errekako uholdeei dagozkien ur-xaflen kotak Nerbioi ibaiaren ibilguan daudenek eragiten dituzte.

Proiektua bi helburu-mota lortzea du xede:

  • Alde batetik, ibai-tarteari ur-hustuketarako ahalmena handitzen zaio: hartara, San Juan errekak 100 urteko errepikatze-denborako uraldiek eragindako uholde-arriskua saihesteko.
  • Beste aldetik, San Juan errekari erabateko aire zabaleko ibilgu bat emango zaio, eta egungo ibilguak duen estaldura ordezkatu egingo da Goikoplaza kaleko bidegurutzean pasabide berri eta bakar batekin; aldi berean, ibilguaren eta ibaiertzen paisaia eta ingurumena leheneratzea sustatzen da, gaur egun erabat degradatuta baitaude
  • Halaber, aurreikusitako bizitegi-garapen urbanistikoa burutzeko aukera ematen du, errekaren ibilguaren eta Baias kalearen artean.

San Juan errekaren egokitzapen hidraulikoa eta ingurumen-egokitzapena egiteko proiektua diseinatzean, kontuan hartu dira "Nerbioi ibaia Uholdeei aurre egiteko Proiektua, Laudioko (Araba) hirigunetik igarotzen denean" proiektuaren aurreikuspenak. Proiektu horren jarduketa-eremua Nerbioi ibaiaren zatia da, Kurajoko pasabidearen eta Altzarrate zubiaren artean; proiektu horri atxikita daude Altzarrateko zubia ordezteko berehala hastekoak diren obrak.

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana