Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Erakundeen arteko elkarlanean espezie inbaditzaileak ezabatuko dituzte Castaños ibaiaren ertzetako 25 puntutan

Argitalpen-data: 

Barakaldoko lanetara bisitan Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendaria, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Alba Delgado Garapen Iraunkorreko eta Natura Inguruneko zinegotzia
  • Lanak Gorostiza auzoan egingo dira, presatik ibaian behera, Galindorekin bat egiten duen arteko tartean
  • Gainera, 286.000 euro inbertituko dira Castaños ibaiaren ertzak lehengoratzeko, hormigoizko estaldurak kenduz.

URA- Uraren Euskal Agentzia, Eusko Jaurlaritzaren erakunde publikoa, eta Barakaldoko Udala elkarlanean ari dira Castaños eta Galindo ibaien erriberak kontserbatzeko eta hobetzeko. Zehazki, hainbat ekintza jarri dira abian, hala nola Barakaldoko Castaños ibaian espezie inbaditzaileak kontrolatzeko eta desagerrarazteko jarduerak, Gorostiza auzoan, presatik behera, presatik Galindo ibaira isurtzen den arte;  zein Castaños ibaiaren ibaiertzak lehengoratzea, Barakaldoko kiroldegitik igarotzean, dauden hormigoizko estaldurak kenduz. 

Antonio Aiz Uraren Euskal Agentziako zuzendaria, Amaia del Campo Barakaldoko alkatea eta Alba Delgado Garapen Iraunkorreko eta Natura Inguruneko zinegotzia Gorostiza auzoan izan dira gaur goizean. Lanak abuztuaren 21ean hasi ziren, lehen esku-hartze batekin, kanabera arruntaren (Arundo donax) aireko zatiak soiltzeko, eta 2019-2020 denboraldian espezie autoktonoen landaketa bat sendotzen laguntzeko. Iraileko hirugarren astean, Castañoseko beste hiru puntutan jardun izan dira kanabera arrunta, krokosmia  (Crocosmia x crocosmiiflora) eta magüey moreari (Tradescantia sp) aurre egiteko. 

Udalak eta URAk adostutako plangintzaren arabera, 16 asteko lanean zehar, Castaños ibaiaren ibilguan, ibaiertzetan eta ertzetan hedatzen eta sendotzen arrakasta izan duten espezieak kentzen saiatuko dira. Bi erakundeen artean hitzartutako plangintzak espezie aloktonoei aurre egitea aurreikusten du, hala nola: tximeleten zuhaixkak (Budlleja davidii), kanpaitxo moreak (Ipomoea indica), urre koloreko banbua  (Phyllostachys aurea), kanabera arrunta (Arundo donax), binorriak (Ligustrum sp), akazia faltsuak (Robinia pseudoacacia), krokosmia   (Crocosmia x crocosmiiflora) eta magüey morea  (Tradescantia sp) 

Espezie inbaditzaileak: fenomeno globala, tokiko erantzuna 

Espezie inbaditzaileak, jatorrizko kokapen-eremuetatik urrun, eskualde berrietako bizimodura egokitzea lortzen dutenak eta bertako ingurune naturaletan egonkortzen direnak dira, tokiko dinamika ekosistemikoa aldatuz. Ingurune urtarretan eta horiei lotutako ekosistemetan leku egokia aurkitzen dute: beren beregi,  landaredi autoktonoa erauzi den eremuetan. Kolonizatutako ingurune horietan erasanak eragiteko gaitasuna dute, tokiko habitat naturalak suntsitzen dituztelako eta, beraz, munduko biodibertsitateari eragiten diolako. 

Sortutako arazoak askotarikoak dira: espezie inbaditzaileek komunitate biologiko autoktonoei eragiten baitiete, eta, ondorioz, bertako espezieak lekualdatzen dira, hibridazioak eta gurutzaketa genetikoak egiten dira, ekosistemak aldatzen dira eta kalte materialak sortzen dira azpiegituretan eta ekipamenduetan. 

Barakaldoko ibaiak lehengoratzeko lankidetza-protokolo baten esparruan egindako lanak 

Lan horiek herriko ibaiak lehengoratzeko lanak hitzartzeari hasiera ematen diote, eta lan horiek Udalaren eta URAren arteko lankidetza-protokolo baten bidez egitea zehaztu dira. Protokolo horren bidez, ibilguetako baldintza hidraulikoak eta ekologikoak hobetu nahi dira, goian aipatutako antzeko espezie inbaditzaileak kontrolatzeko eta ezabatzeko ekintzak erraztuz, bai eta ibaiertzeko espezie autoktonoak landatzea, erabiltzen ez diren oztopo artifizialak kentzea edo hiri-hondakin solidoak kentzea ere.

Horrelako protokoloen bidez, Uraren Euskal Agentziak udalen esku jartzen ditu Euskadiko lurraldeko ibaien kontserbazio-, berreskuratze-, leheneratze- eta ingurumen-hobekuntzako obren eta jarduketen zerbitzua; aldi berean, udalerriek udalerritik igarotzen diren ibilgu-zatietan egin ditzaketen lanekin (garbiketa-brigada, boluntarioak)   koordinatzea sustatzen da.

Espezie inbaditzaileak kontrolatzeko eta desagerrarazteko jarduera horien helburua da ibaiaren kalitate hidromorfologikoan eraginak geldiaraztea eta lehengoratzea, zein erriberako landaredia leheneratzea, sendotzea eta kontserbatzea erraztea. Izan ere, galeria basoa ezinbestekoa da uren kalitateari eusteko (isuriak iragaziz), ibilguari itzala emateko, ibilguaren morfologian eragiteko, babeserako eremuak eta mikrohabitatak sortzeko, ertzak sendotzeko, ibai ekosistema indartzeko edo dibertsitatearen higadura-indarra geldiarazteko).

URAko zuzendari nagusi Antonio Aizek azpimarratu du “oso garrantzitsua dela administrazioen arteko elkarlana gure ibaien egoera ekologikoa hobetzeko. Horretarako, funtsezkoa da natura-morfologia eta ibaiertzeko landaredia berreskuratzea. Ez dezagun ahaztu ibaia lurraldea egituratzen duen ekosistema dela, zerbitzu oso garrantzitsuak eskaintzen dizkigula eta arrotz zaizkiola eskumen-esparruak. Barakaldo eta URA Castaños ibaian egiten ari diren jarduera hauek adibide ona dira: espezie inbaditzaileei 25 puntutan aurre egiteko aukera emango baitu, Galindorekin bat egin aurretik, eta gaur egun hormigoiz estalitako tartea naturalizatuko ditugu, erriberako basoa berreskuratzeko eta Barakaldoko hiri-bilbean duen ahalmen ekosistemikoa handitzeko”.

Izan ere,  URAk proiektu bat idatzi du Castaños ibaiaren ibilgua Gorostizako kiroldegiaren parean naturalizatzeko. Ibaiertz guztiak hormigoiz estalita dituen ibai kanalizatuaren 200 metrotik gorako zatia lehengoratuko da. Jarduketari esker, ibaiertzak estaltzen dituen hormigoia zati batean kendu ahal izango da. Baita ezpondak leundu, bihurguneak handitu, tartea landareztatu eta aberastasun ekosistemikoa handitu, edota Gorostiza auzoko hiri-bilbetik igarotzen den ibai baten paisaia nabarmen hobetu ere. “Hau da, ibaiaren ertzaren zati hori egoera erdi-naturalera itzuliko da, eta bi ertzak lurrez eta ibaiertzeko landarediaz blai egongo dira, ibaia hormigoizko xaflez estalita egon beharrean. Era berean, Galindo ibaiaren ibilgua bera albo batera mugituko da, hondo homogeneoa eta artifiziala izatetik askoz heterogeneo eta naturalagoa izatera pasatuz”, alkateak azaldu duenez.

Proiektu honek Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) finantzaketa du eta 286.000 euroko aurrekontua du. Proiektuak iraunkortasunari eta ingurumenarekiko errespetuari buruzko betebeharrak aintzat hartuko ditu: esate baterako, urak desbideratuko ditu, ibaiaren funtzionamendu hidraulikoari eusteko eta, batez ere, fauna eta arrain hiruarantza (Gasterosteus aculeatus) kontserbatzeko, bereziki. Gainera, bihurgunea areagotuko da, tartea birlandatuko da eta haren ahalmen ekosistemikoa handituko da, hiri-inguruneko paisaiaren hobekuntza nabarmena lortzeko.

Bestalde, Delgado zinegotziak nabarmendu du: “ibaiak naturalizatzeak proiektu estrategikoa eta hirikoa izan behar duela Barakaldon, eta barakaldar guztien konpromisoarekin bakarrik egin daitekeela. Izan ere, Barakaldon hiru ibai-ibilgu ditugu gure hiria besarkatzeko. Ibaiak garrantzi handiko lekuak dira gure planetarentzat, izaki bizidunentzako ur-iturri izateaz gain, biodibertsitate handiko habitat ugari dituztelako. Bizi-iturri bat dira. Horregatik zaindu behar ditugu. Hori egingo da hormigoizko kanala kentzeko eta Gorostizako kiroldegitik igarotzen den Castaños ibaiaren ibilgua naturalizatzeko obra horiekin; ibaia zaintzea, jatorrizko egoerara itzuliz eta babestutako espezie bat errespetatuz, arrain arantzaduna kasu”.

“Barakaldo bigarren eraldaketa sozial eta urbano handia egiten ari da; auzoak dira protagonista nagusiak. Gune berdeak irabazteko eta gure bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko aukera emango diguten proiektu eta jarduketetan jartzen ari gara fokua. Gure erakundeen artean koordinatutako lan honekin, Barakaldo hiri berdeago eta jasangarriago bihurtzeko helburuan aurrera egiten jarraitzea lortuko dugu, non ingurumenak eta gure berdeguneek protagonismoa irabaziko duten”, erantsi du alkateak.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Erakundeen arteko elkarlanean espezie inbaditzaileak kenduko dituzte Castaños ibaiaren ertzetan - Trabajo conjunto de instituciones para eliminar especies invasoras en 25 puntos de las riberas del río Castaños

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Uraren Euskal Agentzia

Gamarrako Atea kalea 1.A – 11. solairua
01013 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Uraren Euskal Agentzia

Urkixo zumarkalea, 36  7. solairua
48011 – Bilbao

Uraren Euskal Agentzia

Intxaurrondo kalea, 70  1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana