Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Zaldibareko zabortegiko lixibatuak biltzeko lanotan ari da URA ingurumenean erasanak murrizte aldera

zaldibar.png

2020.eko otsailak 25

Zaldibareko zabortegiak lixibatuak biltzeko sistema bat zuen, lixibatuak biltzeko eta eskualdeko kolektorera bideratzeko; legediak ezartzen duen moduan eta Ingurumen Baimen Integratuaren baldintzetan ezarritakoaren arabera. Baina luiziak azpiegitura horri eragin zionez, lehenbailehen alternatiba bat gaitzeko lanean dihardute. Bitartean, URAk lixibatuen irteera kontrolatzen jarraitzen du, eta lixibatu gehienak biltzen hasi da, Ego ibaian isurtzen duen Aixola errekara ahalik eta kopuru gutxien heldu daitezen. Ez da nahastu behar errekasto hori Aixolako urtegiarekin: luiziak ez baitu inolako eraginik izan urtegia.

URA behin-behinean egiten ari den lanak honako hauek dira: lixibatuak biltzea eta kamioi  xurgatzaileen bidez saneamendu-sarera eramatea, eskualdeko hondakin uren araztegian tratatzeko.

Behin-behineko jarduketa horrek zabortegitik Aixola errekara egindako isurketaren zati handi bat kentzea lortu du, eta behar den denboran mantenduko da, ezar daitezkeen aldaketa eta hobekuntzekin, lixibatu guztiak eskualdeko saneamendura bideratzeko behin betiko konponbidea eman arte, otsailaren 6ko zabortegiaren luiziaren aurretik egiten ari zen bezala.

Bestalde, URAk Beko errekaren (edo Aixola errekaren) eta Ego ibaiaren eguneroko kontrolak egiten jarraitzen du otsailaren 7an hasi zirenak, Uren Zaintza Planaren arabera http://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/seguimiento_ultimos_informes/eu_def/adjuntos/Zaldibar-zabortegiko-uren-jarraipenerako-plan-eguneratua-2020.02.21.pdf)

Interpretazioan akatsik egon ez dadin, txosten honek aipatzen dituen Aixola errekako eta Ego ibaiko uren kalitate-kontrolek ez dute zerikusirik Gipuzkoako Ur Kontsortzioak (Eibar eta Ermua) eta Bilbao Bizkaia Ur-Partzuergoak (Zaldibarren kasuan) egiten duten edateko uraren kontrolekin:  bietan ala bietan,  osasun-bermea Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoak eta aipatutako erakundeek ezarritako kontrolek bermatzen dute. Bi erakunde kudeatzaileek hornitutako uren jatorria  ez dago zabortegiaren inguruan eta luiziak ez ditu inola ere eragin erasanik.

Lixibatuei dagokienez (errekara isuri aurretik), honako hau nabarmendu behar da:

  • Heldu diren zabortegiko lixibatuaren analitika-emaitzetan (otsailaren 24ra arte hartutako laginei dagozkienak), kontzentrazio garrantzitsuak izan dituzten parametroak amonioa, OEK eta OEB5 izan dira.
  • Gaur egun 110 parametro baino gehiagoren emaitza analitikoak lortu dira, eta horietatik 33 ez dira detektatu, ez direlako iristen eskuragarri dauden teknologia aurreratuenen detekzio-mugara.
  • Kontrolak hasi zirenetik, lixibatuaren emariak egiaztatu dira, betiere 3 l/s-tik beherako balioetan eta 1 l/s-tik beherako emariak aurkeztu izan dituzte egun batzuetan.
  • Otsailaren 20ko jarduketari esker, otsailaren 6tik Aixola errekara isurtzen ari ziren lixibatu gehienak ez dira iristen, eta HUAra bideratuko dira, behar bezala kudea ditzaten.

Ingurune hartzailean lortutako datuei dagokienez (Beko erreka — edo Aixola — eta Ego ibaia), aipatutako lixibatuak jaso aurretik: 

  • Parametro bakar batean ere ez dira gainditzen ingurumen-kalitateko arauak, amonioa eta OEK izan ezik, planaren laginketaren 3. eta 4. puntuetan. Jasotako azken datuen arabera, 3. puntuan ingurumen-kalitateko arauak gainditzen dituzte OEB5erako ere.
  • Planaren laginketaren 3. puntuan (Aixola errekastoa zabortegitik behera, ez nahastu Aixolako urtegiarekin, oso goian baitago eta ez baitu inolaz ere zabortegiko jariatzerik jasotzen), gainditzeak lixibatuarekin bat etorri dira ziurrenik. DBO5en jasotako azken datuetan kalitate-araua gainditu dela antzeman da, ziurrenik lixibatuaren kontzentrazioarekin lotuta.
  • Jarraipenaren hasieratik 4. puntuan (Ego ibaian) lortutako kalitate-arauaren gainditzeek ez dute zuzeneko korrelaziorik Aixola errekarekin. Zabortegia irristatu baino lehen, bai amonioan, bai OEOn, sarritan gainditu dira ingurumen-kalitateko arauak Ego ibaian.
  • Zabortegiaren lixibatuak eragindako afekzioa, beraz, Aixola errekan bakarrik eman da, zabortegitik EGOrekin bat egiten duen lekuraino (330 metro, gutxi gorabehera), eta ez da aldaketa esanguratsurik ikusi EGOko kutsatzaile bereizgarrien kontzentrazioan.

Nolanahi ere, URAk egunero ikuskapenak egiten jarraitzen du lixibatuen isurketa-puntu berriak identifikatzeko, eta jarduketak proposatzen ditu lixibatuak ibaietara ez iristeko.

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana