Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URAk Ibaizabalen uholdeetatik babesteko lanak hasi ditu Galdakao parean

Argitalpen-data: 

Ura_Galdakao_016.JPG

URA-Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailari atxikia) abian jarri ditu Galdakaon Ibaizabalen uholdeei aurre egiteko lanak. Ibaizabalen goraldiei aurre egiteko proiektuaren obren funtsezko fasea da, arroko pertsonen eta jarduera ekonomikoaren segurtasuna gehien handitzea lortzen duen fasea delako.

Obren hirugarren fase honetan, funtsean, ibaiaren egokitzapen hidraulikoa egingo da, ibilguaren arroka-ohearen kota jaitsiz eta ur gutxiko ibilgu bat sortuz. Horretarako, 190.000 m³ harri eta lur induskatuko dira, hau da, 19.000 kamioi inguru.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuorde Amaia Barredok eta URA-Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusi Antonio Aizek zuzenean egiaztatu ahal izan dute hori, Galdakaon, Ibaizabalen lanok egingo diren tarte horretara gaur egin duten bisitan; zehazki, Mercadilloko zubira. Zubi hori, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 24ko Aginduaren arabera, monumentu kategoriako kultura-ondasun gisa katalogatuta dago Euskal Kultura Ondarearen Inbentario Orokorrean.

Ibaizabal ibaiaren ibilgua, Galdakaotik igarotzean, estutu egin zen uholde-lautaden okupazioaren ondorioz. Ondorioz, ibilguari ez zitzaion sekzio edo zabalera nahikorik utzi ibilguari, zer eta, Euskadiko Kantauri isurialdeko ibairik jariotsuenaren ur-goraldien emariei eusteko. Beraz, geroztik, ageriko arriskua sortzen die biztanleei eta ibaiaren lurraldeetan finkatu diren erabilerei.

Zubia, Bengoetxeko zubia ere deitua, lau arkuko bide-egitura da, hareharrizko, erdi-puntuko lau ganga, ondo landutako dobelak eta altuera desberdinekoak. Balio historiko eta kulturadun ondare gisa babestua, emariaren joanari oztopo egiten dio nabarmen, eta aldamenean sor litezkeen uholdeak asko areagotu lituzke. Ondorioz, ur-goraldi errepikakorrek arrisku handia sortzen dute: inguruko pertsonentzat, komunikazio-bideei eta zerbitzu-azpiegiturei eragin diezaieketelako, eta galera ekonomiko handiak eragin diezazkioketelako inguruko industria-jarduerari.

Lanok zubiaren ondarea lehengoratzea ahalbidetuko dute. Hori egin ahal izateko, besteak beste, gaur egungo ibilguaren parean, ibilgu berri bat sortuko da: aurrerantzean, ohiko emaria ibilgu-ibilbide berritik joango da, eta Mercadilloko zubiaren arkuen azpitik ur askoko sasoietako emariak igaroko dira. Beste era batera esanda, Mercadilloko zubiaren hustutze-ahalmena handitzeaz gain, tartearen eraginkortasun hidraulikoa eta ondare kulturala babestu eta balioestea uztartzen dira

Jarduketa horrek, gainera, uholdeei aurre egiteko eta jada egindako lanen I. faseko (Nerbioi ibaiaren 2.020 metroko tarte batean egindako jarduketa, Euskotren zubian hasi eta Basauriko Ariz zubiraino iritsi zena) eta II. faseko (Ibaizabal ibaian egindako jarduketa, Nerbioi ibaiaren eta Bengoetxeko presa txikiaren arteko 3.240 metroko zati batean) defentsa-eraginkortasuna areagotzen du.

Lanon hiru faseen jarraitasuna ikusteko infografia:

https://www.uragentzia.euskadi.eus/infografia/ibaia/ibaizabal.html

Euskadin uholdeei aurre egiteko lehentasunezko obretako bat da. Bengoetxeko presa txikitik Plazakoetxeko zubiaren ibaian goragoraino doazen lanak dira; hau da, 1.640 m luze, guztira. Lanok 9,5 milioi euroko inbertsioa beharko dute, eta 15 hilabeteko epea aurreikusten da, 2022ko martxora arte.

Obra horiek egiteko beste jarduketa batzuk egin beharko dira, hala nola Plazakoetxeko zubiko pilak indartzea, edota Bengoetxeko presa txikia egokitzea ere.

Ibaiertzak landareztatzea sartzen da jarduketaren barruan, ibilguari itzala emateko gaitasuna duten espezie autoktonoak erabiliz. Horretarako, obratik gertu dauden aleetatik datozen sahats-hesolak erabiliko dira: Salix alba, S. atrocinerea eta S. purpurea espezieenak, hain zuzen ere. Ibilgutik hurbil dauden eremuetan, landaredia ahalik eta gehien errespetatuko da, landaretza eta sastrakak kentzea saihestuz.

Neurri horiek guztiek nabarmen hobetzen dute uholdeekiko segurtasuna: lanok gauzatutakoan, ibaiaren ibarretako eremurik ez du kalterik jasango 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldietan.

Amaia Barredo sailburuordeak nabarmendu du garrantzitsua dela "Ibaizabal ibaiaren ur-goraldiak modu seguruan hedatzeko espazioak egokitzea, hain zuzen ere, ibaiei eusteko eta hiri-bilbean sartzea saihesteko, Zuatzuren eta Bengoetxeren kasuan bezala". "Uholdeei eusteko" ekintza horien izaera eraldatzailea azpimarratu du, "eremua birsortzea eta ingurunearen balio ekosistemikoa berreskuratzea ahalbidetzen dutelako".

Antonio Aiz URAko zuzendari nagusiak ondorioztatu duenez, "Ibaiaren hustubidearen sekzioa handitzearen helburua uholdearen altuera eta hedadura murriztea da eta horrela, egun hauetan izaten ari garen bezalako garai euritsuetan, ekidingo dugu herritarrak ura euren etxean sartzen ote den beldur izatea". Euripean daramagun aste honetan, Kantauri isurialdean 150 l/m2 pilatu dira, baita gune batzuetan 200 inguru ere. Isurialde mediterraneoan erdia inguru pilatu da. Aizen hitzetan, "Nahiz eta ez den benetako arazo garrantzitsurik izan, ibaiek beren izaera erakutsi dute", eta gertaera okerragoetan, arazoak sortuko lituzkete.

Gertakaria amaitzen ari dela dirudi, baina ibai altuak eta datozen egunotan jaitsiko den elurra uzten dizkigu mendietan eta beraz, zaintza mantendu behar da erlaxatu gabe. Bereziki euri berri garrantzitsuak aurreikusten direnean, orain aurreikusten ez direnak.

Urak arreta berezia eskaintzen die urtegiei. EAEko biztanleriaren erdia baino gehiago hornitzen duten Zadorrako urtegietan 30 hm3 inguru sartu dira orain arte, hau da, Gasteizko hornidurara hurbildu dira bi urtez. Uribarrin, esaterako, 1,3 metro igo da maila.

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana