Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URAk berehalako gertakari hidrometeorologiko kaltegarriak aurretiaz detektatzeko tresnen kontratazioa lizitatu du

Argitalpen-data: 

Gertakari hidrometeorologikoak atzemateko  tresnak
  • "Nowcasting" izeneko teknika horiei esker, euri-jasa handiak aurreikusten dira: zehazki, eremu mugatutakoak, denbora-tarte laburrekoak eta bat-bateko uholdeak eragin ditzaketenak
  • Proiektua Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin batera egingo da, eta xede du EAEko uholdeen iragarpenean eta alertan laguntzea

URA-Uraren Euskal Agentziak (Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikita) berehalako gertakari meteorologiko kaltegarriak aurretiaz detektatzeko tresnak kontratatzeko lizitazioa ireki du. Xedea da denbora-tarte eta eremu mugatutako euri-jasa handiak aurreikusteko baliabide gehiago izatea: bat-bateko uholdeak eragin baititzakete. "Nowcasting" izeneko teknikak deritze, eta deskribatutako fenomenoei aurrea hartzeko eredu meteorologikoei forma emateko balio dute. Beste era batera esanda, helburua da gertakari meteorologiko horiek zehaztasun handiagoz iragartzen lagunduko duten tresnak izatea; hala nola, ekaitz konbektiboak deritzenak — denbora-tarte laburretan eta eremu mugatuetan ematen diren bat bateko euri-jasa oso handiak, ez orokortuak — eta horien balizko ondorio hidrologikoak; kasurako, bat-bateko uholdeak..

URAri dagokio ibaien eta urtegien kontrol hidrologikoa egitea, eta horien mailak iragartzea, iragarpen meteorologikoetan oinarrituta. Horregatik, lan horiek Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzarekin eskutik egingo dira.

Uholdeak saihestu ezin diren fenomeno naturalak dira, eta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoa uholdeekiko kaltebera den lurraldea da, bere ezaugarri orografiko, klimatiko eta hidrografikoengatik. Horregatik, ezinbestekoa da fenomeno meteorologiko kaltegarriak iragartzeko tresnak izatea.

Eguraldi iragarpenak denbora errealean hobetzeko, teknika asko erabil daitezke. Horietako bat lehen aipatutako "Nowcasting" tekniketan datza, radarrek emandako prezipitazio-datuen bilakaera,  probabilitate-iragarpenekin uztartuz. Horien helburua da epe laburrera eta oso laburrera ezagutzea arestian deskribatutako muturreko gertakari meteorologikoen agerpena.

Teknika horiek baliatuz, aurreabisu-denbora zenbait orduz handitu ahal izango da, 6 ordutik beherako epeetan, eta prezipitazio biziko iragarpen meteorologikoak egin ahal izango dira, prezipitazio-kantitatea, hasierako ordua eta euri bortitza edo konbekzio larria eragiten duten hodei sistemen norabide eta norazkoen iragarpena barne.

Teknika horiek estazio meteorologikoen datuak, haizearen profilari buruzko datuak edo eskuragarri dagoen beste edozein informazio meteorologiko erabiltzen dute, aurrena,  egungo egoera meteorologikoa zehatz-mehatz deskribatzeko,  eta, gero,  aurreikus daitekeen portaera meteorologikoa zein izango den iragartzeko. Hau da, gertatu baino 6 ordu lehenago, ekaitz indibidualak iragarri ahal izatea, zentzuzko zehaztasunez, normalean aldez aurretik ezagutu ezin direnak.

 

Era berean, tresnak radar historikoen datuen biltegi bat sortuko du segida historiko jarraitu bat sortzeko: horri esker, aurreikuspen hidrologikoak eta aurreabisu-denbora hobetzen diren aztertu ahal izango da. Baita iragarpen meteorologikoei lotutako ziurgabetasuna — eredu hidrologikoen oinarri direnak — nabarmen murrizten den ere.

 

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Euskadi, auzolana