Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

URAk bihar kenduko du Zallako El Charcoko oinezkoentzako pasabidea

Argitalpen-data: 

URAk bihar kenduko du Zallako El Charcoko oinezkoentzako pasabidea, garabien bitartez altxatuz. Lanok Zalla udalerriko Mimetiz aldea Cadagua ibaiaren uholdeetatik babesteko proiektuaren esparruan egingo dira. Oinezkoentzako pasabidea El Charcoko zubiaren parean da. Behin altxatu eta kendutakoan, datorren astean parean dagoen El Charco zubia eraisteari ekingo dio URAk. Hartara, ibilgura heltzeko behin behineko igarobideak egokituko dira, makinek ibilgutik zubia eraitsi ahal izateko. El Charco zubiaren eraiste osoak bi astez iraungo du.

El Charcoko zubia kendu eta ura hustutzeko ahalmen handiagoko zubi berri batengatik ordezkatzeko lanak uholdeei aurre egiteko proiektu horren mugarririk garrantzitsuenetakoak dira. Egungo zubiak habe bat du ibilguan oinarri, eta ur askoko sasoietan ur-lamina hazarazten du. Aldiz, ordezko zubi berriak ez du ibilguan oinarririk beharko, eta 100 urteko errepikatze-denborako ur-goraldien emariak aise igarotzen ahalbidetuko ditu.

Lanok Aretxagako zubi berriaren eta ur-askoko emariei Aretxagan bide emateko ebakiduraren lanei ematen die jarraipena (alegia, ur-goraldiak ematen direnerako, udal Kirol azpiegiturak eta Aretxagako sektorearen artean eraikitako bigarren ibilgua, belodromo ohia zegoen eremuan). Lan horiek guztiek, El Charco zubitik ibaian behera, Cadagua ibaiaren ahalmen hidraulikoa handituko dura Zallako Mimetizeko tartean, eta ur-goraldi errepikakorren aurrean babesa handituko dute.

El Charco zubitik ibaian gora, parean den aurreko tarteari dagokionean, URAk uholdeei aurre egiteko 660 metroko tarte batean egiteko lan berriak lizitatu berri ditu: El Charco zubitik eta FEVEko geralekuaren inguruan dagoen meandrora arteko tartean,  San Pedro auzoan, 4,2 milioi eurotan. Lan berri hauen xedea da El Charcoko zubitik ibaian gora ura igarotzeko ahalmena handitzea. Horretarako, egoera onean diren ibaiertzak ez dira eraldatuko; eta ur-goraldiak zubipetik igarotzea erraztuko dute, inolako erasanik sortu gabe.

Azken lan horien hasierako lan-proiektua aldatu behar izan zen, lanok ekiteko lur-sailen egokitze-lanak abiarazi zirenean kutsadura zantzuak izan zitzaketen lurrak antzeman baitziren, eta horiek kudeatzeko lan-proiektua nabarmen aldatu behar izan zen.

 

boton_subir

Igo

Homa - URA - Uraren Euskal Agentzia

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana