Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2017ko jarduera

Kantauriar Arroen Bulegoek (Erkidego Barneko Arroetan) ur-aprobetxamenduen espedienteak izapidetzen, eta horien jarraipena eta kontrola egiten jardun izan dira. 2017. urtean ur-aprobetxamenduen inguruko 70 espediente berri hasi dira eta 153 ebatzi dira. 

Bestalde, epealdi berean, 198 erregularizatze-espediente hasi dira titulartasuna aldatu, ezaugarriak aldatu edo aprobetxamendua iraungitzeko; eta 331 ebatzi: horietako 312 aprobetxamendu-emakiden desagerrarazteko. 

Agentziari ur-aprobetxamenduen inguruan egindako kontsulten ondorioz, 52 espediente abiarazi dira epealdi honetan eta 17 erantzun dira. 

Azkenik, indarreko legegintza-esparruaren barruan, partikularren 15 salaketa jaso dira, zehapen-txostenak abiarazteko 18 proposamen hasi dira, eta ur-aprobetxamenduen inguruko 19 zehapen-txosten abiarazi dira.


Uraren kanona

EAEn uraren kontsumo edo erabilerari uraren kanonaren zerga ezartzen zaio. Kanon horrek Plangintza Hidrologikoaren helburuak lortzea du xede.

Zerga horrek uraren egiazko edo ustezko kontsumoa zergapetzen du EAEn, uraren erabilerak ingurumenari eragin diezaiokeen eraginagatik. Hain zuzen ere, honako hauei ezarriko zaie kanona:

  • Hirugarren batzuek hornitu arren, erabiltzailearen ur-kontsumoari.
  • Azaleko uretatik, lurpekoetatik, euri-uretatik edo isurketa-uretatik, itsasoko uretatik edo beste edozein jatorritako uretatik erabiltzaileek berek zuzenean hartutako uraren kontsumoari.
  • Uraren edozein kontsumo edo erabilerari, zeinahi delarik ere uraren jatorria edo hornikuntza-iturria, erabilera produktibo bati loturik egon zein ez, kontagailu homologatu bidez neurtuta egon zein ez, fakturatuta egon zein ez.

Uraren Kanonaren zerga-tasa 6 zentimokoa kontsumitutako m3 bakoitzeko (1.000 litroko).

Salbuetsita dauden hainbat erabilera badira; horien arteko nabarmenena etxeko erabilera (hainbat azterlan egiteko zain dagoen aplikazioa). Bestalde, hobariak ere eska daitezke, eta hainbatetan zerga-oinarriaren %95era irits daiteke.

Bildutako dirua

2018. urtearen hasieran, guztira 2.086.446,68 €ra iritsi dira 2017. ekitaldian Uraren Kanonagatik bildutako diru-sarrerak. Hala ere, litekeena da zenbatekoa denbora gutxi barru nabarmen handitzea, aurreko zenbatekoen antzekoetara heldu arte, 2017ko ekitaldian guztira 2.569.814,42 € bilduko direla uste baita (horietatik 140.000€ kendu beharko dira, konpentsatzeko gastuak izateagatik).

*1: behin betiko kopurua, denboraldiaren likidazioa bikatzerakoan igotzea aurreikusten da

Uraren erabileren inbentarioa

Uraren Euskal Agentziaren Uraren Erabileren inbentarioan (IUA) biltzen da EAE mailan uraren aprobetxamenduaren inguruko informaziorik esanguratsuena, kontuan izan gabe bere egoera administratiboa edo eskumen-eremua. Helburua da kontsultak egin ahal izatea eta lortutako informazioa esportatzea.

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana