Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Bizkaiko Getxoko Gobela ibaiaren hobekuntza hidraulikorako jardueren proiektua.

Xehetasunak

Gobela ibaian 1977 eta 1983. urteetan  eta joan den 2008ko ekainaren 1ean izandako uhaldi handiak, non Getxoko eremu asko eta asko urak hartu baitzituen, argi adierazten dute ibai horren ibilguak duen ur-ahalmena txikiegia dela eta arazo hori konpontzeko ekintzak burutu beharra dagoela. 

Bi proiektu dira lan horren aurrekaririk nagusienak: "Bizkaiko Getxoko Gobela Ibaia Ur eta Ingurumen aldetik Egokitzeko Proiektua", Euroestudios-Gain ABEEk egina. Bertan, Cristobal Valdés kaleko hustubideetan burutzeko hainbat jarduera aurreikusten dira: hustubidearen eta Avanzada zubiaren arteko tartea pantaila bidez ubideratzea; gaur egungo ibai-ibilgua eta bere hondoa aldatzea; ibaiertzak ibaian integratzea, altuera desberdinetan uholde-plataformak eraiki eta behar bezala landareztatzea; ibilguaren goiko aldean ibai-parke izeneko gune bat sortu eta zubi batzuk ordeztea. Eta "Etxezuri-Larrañazubi tartearen hobekuntza hidraulikorako jardueren proiektua", Euroestudios enpresak egindako Bizkaiko Getxoko Gobela ibaia ur eta ingurumen aldetik egokitzeko proiektuan aurreratu zirenak, ondorengo eremuetarako: Leioako zubiaren eta Iberdrolaren pasabidetik ibaian gora dagoen udal-garabiaren aparkalekuaren arteko tartean, horretarako, Iberdrolak baldintza hauek jarri ditu: egungo ibai ibilgua errespetatzea, gaur egun dagoen ibaiertzetako batean kalterik ez sortzea eta jarduera osoaren mugak errespetatzea. Ezkerreko ibaiertzean dauden lursail batzuk beheratu egingo dira Leioako eta Jolaseta zubien arteko tartean, Jolaseta eta Lexarretako zubien artean eta Larrañazubi Ikastetxearen eta Iberdrolaren pasabidetik ibaian gora dagoen udal-garabiaren aparkalekuaren arteko tartean.

Proiektu osoaren helburua Getxoko Gobela ibaiaren ur-ahalmen arazoa konpondu eta ibai-ibilgua ingurumen aldetik hobeto integratzea da. "Gobela ibaia Ubideratzeko Proiektua. I. Tartea, itsasoraino (Getxo/Bizkaia)" agiriari jarraituz, proiektu osoaren eremua Gobela ibaia izango da; Cristóbal Valdés kaletik hasi eta itsasoraino, Getxo eta Berangoko Udalerrien mugaraino. Jarduera osoaren luzera 4,3 km-koa izango da. Proiektuan aurreratutako jardueren helburua, 2008ko ekainaren 1ean izandako uhaldiaren antzekoen kalteak arintzea izango da, eta aurreratutako jarduera guztiak proiektu osoarekin bateragarriak izan daitezela. )".

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana