Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Arriskugarritasun- eta Arriskuaren Mapak

Arrisku eta arriskugarritasun mapek uholde arriskuen arazoa zehazten laguntzen dute hainbat parametroren irudikapen grafikoaren bitartez. Arriskugarritasun-mapek uholde arrisku maila zehazten dute hainbat irizpide kontuan hartuz: errepikatze denbora ezberdinetako balizko uholde arriskua, izandako ur sakonera maximoa eta beste elementu batzuk. Beste alde batetik, Arrisku-mapek uholdeek sor ditzaketen kalteen estimazioa egiten dute, uholde arriskua duten eremuen kalteberatasuna eta barne hartzen duten populazioa aintzat hartuta.

Arriskugarritasun eta Arrisku Mapak prestatzea 2007/60/EE Zuzentaraua ezartzeko bigarren fasea da; eta aurreko fasean, Uholde Arriskuaren Atariko Ebaluazioan (UAAE),  zehaztutako Uholde arrisku Handiko Eremuak dira bere lan eremua. Uraren Euskal Agentziaren Bisore kartografikoan EAEko UHAE guztien arriskugarritasun eta arrisku kartografia kontsultatu daiteke.

Ondoren Arriskugarritasun eta Arrisku Mapak abian jartzeko informazioa ezagutzera ematen da, Kantauri Ekialdeko Demarkazio hidrografiko osoan. Lehenengo ziklokokoak 2013ko abenduan sartu ziren indarrean; orain 2007/60/EE Zuzentarauaren bigarren zikloaren Arriskugarritasun eta Arrisku Mapen berrikuspen eta eguneratzeko kontsulta publikoa garatzen ari gara.

 

Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak (Estatuko Administrazio Orokorra) eta Uraren Euskal Agentziak, Kantauri Ekialdeko Demarkazioko administrazio hidraulikoak diren heinean, kontsulta publikoa zabaldu behar dute, bakoitza bere eskumenen esparruan, Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren arriskugarritasun eta arrisku kartografiaren berrikuspen eta eguneratzea era bateratuan prestatzeko, honako araudia jarraituz: 903/2010 Errege Dekretua, uztailaren 9koa, uholde arriskuak ebaluatu eta kudeatzeko dena.

Uraren Euskal Agentziak, zuzendari nagusiaren uztailaren 18ko Ebazpenaren bitartez, Arriskugarritasun eta Arrisku mapak berrikusi eta eguneratzeko kontsulta publikoa zabaltzen du Euskadi Barneko Arroei dagokienez. Hala ere, informazioa ahalik eta osatuen emateko asmoz, Estatuaren eskumena diren EAEko eremuen mapak ere eskaintzen dira.

Eguneratutako informazio hau eskuragarri dago, era berean, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren zein Uraren Euskal Agentziaren bisoreetan. 

Edozein ekintza edo ekarpen aurkezteko bi helbide hauetan egin ahal izango da

mapri@chcantabrico.es

mapri@uragentzia.eus

Epe hau amaitzean jasotako alegazioak aztertu egingo dira behin betiko agirietan dagokien moduan txertatuak izan daitezen.

    Zuzentarauak ezarritakoa jarraituz, Uraren Euska Agentziak Kontsulta publikora zabaldu zuen aukeratutako UAHE-en Arriskugarritasun eta Arrisku Mapei zegokien dokumentazioa. Jasotako Alegazioak aztertu ondoren, behin betiko agiriak URAko kide anitzeko organoetara aukeztu zen.

    Alegazio txostena (PDF, 2 MB)

    2013ko abenduaren 19an Erabiltzaileen Bileraren oniritzia jaso ondoren bigarren faso honi bukaera ematen zaio eta Nekazaritza Elikadura eta Ingurumen Ministeriora bidaltzen dira. Honako hauek dira:

    1. Arriskuaren mapak: uholde laminak adierazten dituzte hurrengo aukerak kontuan hartuta:

    a. 10 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora

    b. 100 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora

    c. 500 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora

    Horrekin batera, arrisku mapetan ibilgu publikoen mugak zehazten dira, eta, era berean , bere zortasun- eta polizia-eremuak eta lehentasunezko fluxu-guneak eta sakontasun mapak.

    2. Arriskugarritasunaren mapak: bertan honako hauek aztertu dira:

    a. Eraginak pairatu ditzaketen biztanleen kopurua

    b. Eraginda izan daitekeen jarduera ekonomiko motak

    c. Eraginda izan daitezkeen ingurunearekiko zaurgarriak diren eremuak

    3. U.A.H.E. bakoitzeko informazio nabarmenena laburtzen duen fitxa, bertan aurkitu ahal izango da uholdeen kalteraginen balioespena €/urtean adierazita

    4. Arriskugarritasun- eta Arriskuaren-mapak egiteko prozesuaren memoria metodologikoa

    AGIRIAK

    Uholde-Kalteragin Potentzial Esanguratsuko Guneen (U.K.P.E.G.) uholde-arriskuaren eta -kalteraginen mapak?

                                        Jaitsi gida planoa (JPG, 641 KB)

    Memoria (PDF, 2 MB) (PDF, 2 MB)

    Fitxak (RAR, 11 MB)

    Planoak

    0. Plano zuzendariak (RAR, 27 MB)

    1. Uholde arrisku-guneak(RAR, 72 MB)

    2. Lehentasunezko fluxu-guneak ((RAR, 74 MB)

    3. Jabari Publiko hidraulikoa (RAR, 82 MB)

    4. Eragina biztanleengan (RAR, 73 MB)

    5. Eragina jarduera ekonomikoetan

    5.1 10 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora (RAR, 77 MB)

    5.2 100 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora (RAR, 79 MB)

    5.3 500 urte edo gehiagoko errepikatze-denbora (Zip 79,3 Mb) (RAR, 79 MB)

    6. Ingurunearekiko gune zaurgarriak (RAR, 76 MB)

    7. Kalatuaren mapak

    7.1 Kalatua 10 urteko errepikatze-denborarako (RAR, 75 MB)

    7.2 Kalatua 100 urteko errepikatze-denborarako (RAR, 74 MB)

    7.3 Kalatua 500 urteko errepikatze-deborarako (RAR, 73 MB)

    boton_subir

    Igo

    delegaciones

    Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

    Izena eman URAren buletina jasotzeko.

    Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

    DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

    Tratamendu-jarduera

    NEWSLETTER

    Arduraduna

    Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

    Helburuak

    Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

    Legitimazioa

    Interesdunaren adostasuna.

    Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

    Hartzaileak

    Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

    Eskubideak

    Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

    Informazio gehigarria

    Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

    Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

    • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
    • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
    • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
    • Uraren administrazio eraginkorra.
    • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

    Premiazko kontaktua

    Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
    SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

    Ura. Egoitza Nagusia

    Orio Kalea, 1-3
    01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

    Tel.: +34 945 011 700
    Fax.: +34 945 011 701

    Mediterraneoko Arroen Bulegoa

    Forondako Atearen kalea, 9
    01010 Vitoria-Gasteiz

    Tel.: +34 945 011 898
    Fax.: +34 945 011 880

    Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

    Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
    48011 – Bilbao

    Tel.: +34 944 033 800
    Fax.: +34 944 033 801

    Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

    Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
    20015 Donostia/San Sebastián

    Tel.: +34 943 024 800
    Fax.: +34 943 024 801

    Laborategia

    Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
    20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

    Tel.: +34 943 024 860
            
    +34 943 024 861

    Euskadi, auzolana