Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Azken eguneratzea: 2012/04/26

Txingudiko Zerbitzuak erakundeak eta URAk Zubimusuko lanak aurkeztu dituzte

Zubimusuko saneamendu lanen amaiera dela eta, Txingudiko Zerbitzuak eta Ur Agentziako (URA) arduradunek, ekintzak azaldu dituzte

Egindako lana izan da, batik bat, erreten guztiak kendu eta hoditeria bakar eta modernoa jartzea Zubimusu erreka bideratzeko. Belaskoenea auzoko saneamendu sarea gauzatu da halaber. Obra hau egiteko aurrekontua 7 milioi eta erdi euro izan dira, eta URA, Eusko Jaurlaritzaren Uraren Agentziak finantzatu du horien %75, eta Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, berriz, %25.

Bertako zaharrek ere ez dute gogoan izango Zubimusu erreka igarotzen inoiz ikusi izana. Bada, ordea. Lapitze, Belaskoenea, San Migel eta Mendelu aldea urbanizatu zirenean, ezkutuan geratu zen errekaren ibilgua, zorupean, batik bat, harriz kanalizatua: erretenak.

Arro osoko euri urak eta ur beltzak nahasian iristen ziren erretenen bidez kanalizaturiko erreka honetara. Era honetako kanalizazio zaharrarekin eta igaro den denborarekin, ur jarioek eta euri uholdeek zorupean higadura eragin dute. Hain zuzen ere, eremu honetan, lurrek behea jo dute hainbat lekutan orain dela gutxi.

2002. urtean saneatu zen errekaren azken zatia, eta Renferen eremuan lurrak behea jo ondoren, 2004an saneatu zen beste zati bat. Arroaren burualdean eta hasierako zatian egin dira lanak oraingoan, hauxe da, Oinaurre-Lapitzen, eta batik bat, Belaskoenea auzoan, eta obra honekin amaitutzat ematen da Irungo saneamendu eskema.

Zoruaren ezegonkortasuna eta ingurumenarekiko eraginak izan dira arazo nagusiak eremu honen saneamenduan, azpiegitura zaharkituak eraginak biak ere.

Bestalde, esan behar da, guztiz urbanizaturiko eremua dela hau, biztanleria dentsitate handia eta hirigunera joateko sarbide garrantzitsuak dituela, Elizatxo hiribidea, esate baterako, eta baita nazioarte mailakoak ere, burdinbide sarea, esate baterako, hiru erretenek gurutzatua.

 

Egindako lana izan da, batik bat, erreten guztiak kendu eta hoditeria bakar eta modernoa jartzea Zubimusu erreka bideratzeko. Belaskoenea auzoko saneamendu sarea gauzatu da halaber.

Egoera horren aurrean, benetan garrantzitsua izan da egin den ingeniaritza obra. “Zulatze horizontala” teknologia aukeratu da hoditeria orokorrerako, eta horrek aukera eman du zorupea horizontalean zulatzeko, mikrotunelak eginez, kanpoaldea ia ukitu ere egin gabe, eta lan hori guztiz segurua izan da hurbileko eraikuntza eta azpiegituretarako.

Kurba horizontal eta bertikal oso zailak egin behar izan dira, gainera, zulatze lan horietan.

Hala bada, Belaskoenea auzoan egin da garrantzi handiko faseetako bat, 600 metro hodi jarri dira prozedura horren bidez: 320 Olagizon kalean, N-1 gurutzatuz, 180 metro Renferen burdinbide aldera, eta 200 metro Balezale kalearen eta Marinel kalearen atzealdearen artean. Beste 120 metrok osatu dute hoditeria orokorra Renferen burdinbidetik, CAFen, beilatokiraino.

Zangen bidez egin dira hoditeria nagusiarekiko zeharrean doazen kolektoreak, sakonera handiarekin gainera toki batzuetan.

Hainbat putzu egin dira obra osatzeko, hodiak hainbat mailatan biltzen dira horietara eta lotzeko kutxetak ere egin dira. Berez, benetako ingeniaritza obra bereziak dira putzu horiek, 11 metroko sakonerak ere behar izan baitira batzuetan.

Hoditeria nagusi berria, 6 eta 11 metroko sakoneran doana, eta zeharkako kolektoreak, saneamendu sare bereiztailea dira dagoeneko, hauxe da, alde batetik doaz ur beltzak eta bestetik euri urak. Horri esker, euri urak ez dira kutsatzen ur beltzekin nahastean, eta Atalerrekako Hondakin Uren Araztegiak gero eta emari gorabehera txikiagoak ditu, oro har, euriaren, eta bereziki, euri uholdeen ondorioz.

Gainera, obra honekin ur beltzak bideratzeko gaitasun handiagoa eman zaio saneamendu sareari, Oinaurreko urbanizazioen ondorioz ekarpen handiagoak aurreikusten baitira. Hustubide gaitasuna ere handitu da, eremuan euri uholdeak gertatzen badira behar bezala erantzuteko. Era berean, sarea ez da eraikin eta azpiegituren azpitik igarotzen.

Zubimusu errekaren saneamendu lanak amaitutakoan, hobetu egin da eremu honetako saneamendu sarearen funtzionamendua, egonkortu egin da lekua eta amaitu egin da Irungo saneamendu eskema orokorra.

Obra hau egiteko aurrekontua 7 milioi eta erdi euro izan dira, eta URA, Eusko Jaurlaritzaren Uraren Agentziak finantzatu du horien %75, eta Txingudiko Zerbitzuak erakundeak, berriz, %25. Lanen esleipeduna UTE Acciona Infraestructuras-Urbycolan izan da eta lanen zuzendaritzat arduratu den enpresa Eptisa.

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

... eta gure BLOGA Bloga

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren, eta Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25ko 2/2004 Legearen arabera, jakinarazten zaizu posta elektronikoz edo honako inprimaki hau betetzean ematen dituzun datu pertsonalak “Ingurumen Agenda” fitxategi pribatuan bilduko direla, Datuak Babesteko Bulegoan erregistratuta dagoena 211250012 kodearekin. Fitxategi honen arduraduna Berrikuntza eta Erakunde Harremanetarako Zuzendaritza da eta helburua Agentziaren Buletin elektronikoa helaraztea. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubidea izango duzu. Datuetan sartzeko edo horiek zuzendu, aldatu, deuseztatu, edo aurkatzeko eskubidea baliatzeko, mesedez, hurrengo helbidera zuzendu: Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (etorbideak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 944 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoa

Uribitarte kalea, 10
48001 Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantaurialdeko Arroen Bulegoa

Kristina infantaren kalea 11, Begoña etxea
20008 Donostia-San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Rekalde industriagunea Lanbide Behea eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Compromiso con las personas