Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren arloko hezkuntza, gaikuntza eta ingurumen-sentsibilizazioa

Online ikastaroa

Nazioarteko bilera ezberdinen babespean sortutako dokumentu-sorta zabalean islatuta gelditu da, azken urteotan, hezkuntzak ingurumen-politiketan izan behar duen egitekoa, eta horien artean honako hauek nabarmendu ahal dira, besteak beste: MAB Programa (1971), Stockholmeko Konferentzia (1972), UNESCOk koordinatutako Ingurumen Hezkuntzako Nazioarteko Programa (PIEA, 1975), Brundtland txostena (1987), Rioko Adierazpena (1992), Aalborgeko Gutuna (1994) eta Johannesburgeko Garapen Iraunkorreko Munduko Gailurra (2002). Horietan guztietan, inguruan dugun ingurumen-narriaduraren prozesu arras azkarra alderantzikatzeko tresna baliagarritzat azaltzen da ekintza hezitzailea, gizarteak esku har dezan. Informazioaren hedapena nahiz hiritarren gaikuntza, sentsibilizazioa eta hezkuntza lehentasunezko ekintza bihurtu dira, beren plan eta programetan gizartean ingurumen-hezkuntza sustatzeko eta aldaketa-prozesuak bideratzeko beharrezko neurriak barne hartu behar dituzten Gobernuen politiketan, komunikazio, ikaskuntza eta ezagutzaren kudeaketaren bitartez konponbide iraunkorretarantz jotzeko.

Uraren alorrean, uraren kudeaketa eta erabileraren inguruko pentsamoldea aldatzearekin lotuta dago funtsezko erronketako bat. Uraren kudeaketan funtsezkoa den ekintza berrorientatzeak eskatzen duen aldaketa, batik bat, antropozentrikoa izatetik, kudeaketa ekosistemikoa eta holistikoa izatera pasatzen da, kudeaketa horretan ingurumen-balioek lehentasuna izan behar dutelarik. Pentsamolde-aldaketa horri arrakastaz ekin ahal izateko, gizarte-pedagogiako lan handia eta interesa duten eragile guztien erantzukidetasun erabakigarria behar dira. Horrela, ingurumen-arloko prestakuntza eta hezkuntza eta hiritarren kontzientziatzea eta sentikortzea funtsezkoak bihurtu dira, europar esparruan uraren politika arautzen duten hainbat legek eta arauk derrigortzen dituzten ingurumeneko eskakizun berriak arrakastaz lortzeko. Zuzentasuna, eraginkortasuna, aurreztea eta, batez ere, ur-ingurunearen kontserbazioa, narriatutako ibai-ondare ahula kontserbatu, babestu eta zaintzera zuzendutako uraren kudeaketa-eredu berriak oinarri dituen zutabeak bihurtu dira.

Ikastaro honen helburua da gizartearen kultura- eta pentsamolde-aldaketaren alde egingo duten argudioak ematea, aldaketa horren bitartez ur eta ibaietaz dugun kontzeptua (ur-biltegi hutsak), uraren ekoizpenerako baliagarritasunak, funtzioak eta lurraldeari, ingurumen, ekologia, paisaia, gizarte, kultura eta emozio eta zentzumenen alorrean, lotutako balioak aldatzerik izan dadin. UEZ bezalako nazioarteko ingurumen-lege berrietan uraren balorazioaz eta kudeaketaz jasotako ikuspegi berriek, babes, kontserbazio eta garapen iraunkorraren paradigma ezartzen dute funtsezko erreferentziatzat. Baina alderdi horiek ezingo dira lortu gizarteak ur eta ibaien inguruko pentsamoldea sakonki berritzen ez badu.

Hartzaileak:

Administrazio ezberdinetako (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Udalak) arduradun politiko eta teknikoak, nahiz uraren kudeaketaren profesionalak eta arduradunak, ingurumen-arloko hezitzaileak eta gaian interesa duten ikasle eta lizentziadun guztiak.

Gehienezko lagun-kopurua taldeko: 30 lagun

Eskola-orduak: 30 ordu

Ikastaroaren zuzendaria:

Víctor PEÑAS (Geografian doktorea eta Uraren Euskal Agentziako Erakundeen arteko Harremanetarako teknikaria).

Irakasleak:

Víctor PEÑAS

Egitaraua:

  • Sarrera (2 ordu)
    • Ura eta ibaia, bizitzaren euskarri eta naturaren dohaina.
    • Uraren eta ibaien inguruko gaien gaineko gizarte-pertzepzioa.
    • Ingurumen-hezkuntza, garapen iraunkorraren gakoa.
  • Ingurumen-hezkuntza lege-araudian (7 ordu)
    • Hezkuntza nazioarteko ingurumen-politiketan: ibilbide historikoa unerik garrantzitsuetan zehar.
    • Uraren Esparru Zuzentaraua, Europar Batasunean uraren gaineko politikak arautzen duena. Printzipioak eta oinarriak.
    • Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020): Ingurumenaren iraunkortasuneranzko bidea.
    • Iraunkortasunaren aldeko hezkuntzarekiko konpromiso baterantz Euskal Autonomia Erkidegoan. Erronka berriak Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Hezkuntzaren Hamarkadaren (2005-2014) aurrean.
    • 1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Euskal Autonomia Erkidegoaren Urei buruzkoa.
    • Plangintza hidrologikoaren eta hiritarren parte-hartzezko prozesua.
  • Egungo egoeraren diagnostikoa: gaiaren arazoak eta egoera (7 ordu)
    • Ura eta ibaiak araututako hezkuntza-sisteman. Zer irakasten dugu eta nola irakasten dugu?
    • Ura hiritarren pentsamendu kolektiboan. Ibaiei buruzko arrazoibidea gizartean: Hurbilpen bat, plangintza hidrologikoari lotutako hiritarren parte-hartzezko prozesuen azterketa eta baloraziotik.
    • Urari buruzko gaien tratamendua hedabideetan.
    • Administrazioko profesionalak eta teknikariak
  • Hezkuntza, gaikuntza eta sentsibilizazioaren erronka etikoa Uraren eta lurraldearen Kultura Berria lortzeko (7 ordu)
    • Uraren Kultura Berriaren printzipioetan oinarritutako hezkuntza: pentsamolde-aldaketaren beharra ur-ingurumena ulertzeko moduan.
    • Aldez aurretiko ideien arazoak. Paradigmak aldatzeko ordua da: uraren inguruko mitoak eta topikoak baztertuz.
    • Gizartearen klima-aldaketaren eta ur-baliabideen arteko loturaz kontzientziarazi eta jakinarazteko erronka.
    • Jarduketak eta proposamenak araututako hezkuntza-sisteman.
    • Parte-hartzerako hiritarren hezkuntza.
    • Hedabideentzako jarduketak eta proposamenak.
    • Administrazioko profesional eta teknikarien prestakuntza-arloko eginkizuna.
  • Uraren arloko ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioa sustatzeko tresnak eta esperientziak (7 ordu)
    • Urari eta ibaiei buruzko boluntarioen eta parte-hartzezko ingurumen-arloko programak eta proiektuak.
    • Aztertu Programa (Azterkosta eta Ibaialde), EAEn.
    • VoluntaRíos, AndaRíos Programa eta Rius Proiektua.
    • Gazte Foroa: Hezkuntza-arloko esperientzia eskola-ikasleak ibaien mundura hurbiltzeko.
    • Uraren Euskal Agentziaren uraren alorreko ingurumen-hezkuntza eta -sentsibilizazioaren aldeko erronka, ingurumen-hezkuntza eta parte-hartzezko esperientzia gisa, eta Euskal Autonomia Erkidegoko ur-ingurunea hobeto ezagutu ahal izateko.
      • Dibulgaziozko hitzaldiak
      • Ibaiari buruzko ikasgelak
      • Hezkuntza eta sentsibilizazioa sustatzen dituzten jarduerak garatzeko dirulaguntzen programa.

Metodologia: online

5 ikasgaik osatzen dute ikastaroa eta, guztira, 30 ordu irauten du honela banatuta: lehenengo ikasgaiak 2 ordu eta gainerakoak, 7na ordu. Ikasgai bakoitza eduki baten ingurukoa da, eta eduki hori ponentzia gisa landuko du ikastaroaz arduratutako irakasleak.

Ebaluazio jarraitua da. Ikasleak ezartzen du, askatasunez, ikasteko erritmoa, baina ponentziak argitaratu ahala dagozkien ikasgaiak ikasi eta ariketak egiteko gomendatzen da. Ponentzia bakoitzaren amaieran ariketa bat egingo du irakasleak, eta horretan, ponentziaren gaiari buruzko hainbat galdera izango dira. Ebaluazio-ariketa egin ondoren, ikastaroaren arduradunak zuzendu egingo du, eta ikastaroan izena eman duten ikasle guztiekin batera aztertuko da. Ondorengoak izango dira ikasleei proposatu ahal izango zaizkien azterketako eginkizun eta ariketetako batzuk:

  • Hiru aukeren artean hautatu beharreko galdera motzen bi ariketa.
  • Aztertutako ponentziari buruzko hausnarketa pertsonal laburra.
  • Proposatutako gaiari buruzko eztabaida-gunea ezartzea.
  • Ponentzian aurkeztutako gaiari buruzko entseguak.
  • Ponentzian landutako gaiari buruzko bi iritzi-artikulu idaztea.

Ikastaroan esku hartzen duten guztien (ikasleak, irakasleak eta zuzendaritza) eskura izango den taula baten bitartez jarraitu ahal izango da ikasle bakoitzaren ebaluazio-egoera.

http://www.uragentzia-cursos.net plataforma digitalaren bitartez jarraituko da Ikastaroa eta lortuko dira dokumentu guztiak. Sartzeko, ikasle bakoitzak erabiltzaile-kode eta pasahitz bana izango ditu.

Ikastaro honen bitartez EHUren aukera askeko 2 kreditu lor ditzakete, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak ezarritako antolamenduaren aurreko ikasketa-planak egiten ari diren ikasleek. Ez, ordea, Graduko ikasketak egiten ari diren ikasleek.

Izena emateko data: Irekita 2011ko irailaren 15era arte. Bidali matrikulatzeko inprimakia honako helbide honetara: vpenas@uragentzia.net

Inskripzioa documento en formato pdf (0.1 Mb)

Ikastaroaren hasiera-eguna: 2011ko Irailaren 26a

Ikastaroaren amaiera-eguna: 2011ko Urriaren 28a

Diploma: Uraren Euskal Agentziak emandako ziurtagiria.


Oharra:
 Izen emate epea bukatu ostean, aukeratuak izan diren pertsona kopurua ikusita, bi lan talde egitea erabaki da. Honako data hauek izango dituzte ikasgaiak irakurri, prestatu eta ariketak egiteko

1. Lan taldea

  • 1. eta 2. ikasgaiak: irailaren 26a / ariketak emateko epea: urriaren 2a
  • 3. ikasgaia: urriaren 3a / ariketak emateko epea: urriaren 9a
  • 4. ikasgaia: urriaren 10a / ariketak emateko epea: urriaren 16a
  • 5. ikasgaia: urriaren 17a / ariketak emateko epea: urriaren 23a
  • Geratu litezkeen ariketak emateko eta zuzentzeko epea: urriaren 24tik 28ra
  • Ziurtagiriak: urriaren 28tik aurrera

2. Lan taldea

  • 1. eta 2. ikasgaiak: azaroaren 7a / ariketak emateko epea: azaroaren 13a
  • 3. ikasgaia: azaroaren 14a / ariketak emateko epea: azaroaren 20a
  • 4. ikasgaia: azaroaren 21a / ariketak emateko epea: azaroaren 27a
  • 5. ikasgaia: azaroaren 28a / ariketak emateko epea: abenduaren 4a
  • Geratu litezkeen ariketak emateko eta zuzentzeko epea: abenduaren 5tik 15ra
  • Ziurtagiriak: abenduaren 15tik aurrera
Azken eguneratzea: 2012/07/16

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

Datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren, abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren, eta Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25ko 2/2004 Legearen arabera, jakinarazten zaizu posta elektronikoz edo honako inprimaki hau betetzean ematen dituzun datu pertsonalak “Ingurumen Agenda” fitxategi pribatuan bilduko direla, Datuak Babesteko Bulegoan erregistratuta dagoena 211250016 kodearekin. Fitxategi honen arduraduna Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza da eta helburua Agentziaren Buletin elektronikoa helaraztea. Datuak eskuratu, zuzendu, deuseztatu eta aurkatzeko eskubidea izango duzu. Datuetan sartzeko edo horiek zuzendu, aldatu, deuseztatu, edo aurkatzeko eskubidea baliatzeko, mesedez, hurrengo helbidera zuzendu: Orio kalea 1-3, 01010 Vitoria-Gasteiz.

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana