Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Isurketak

Hirian zein industrian egiten diren isurketa zuzenek aldaketak sortzen dituzte (araztu gabe daudelako nahiz arazketa egoki bat izan ez dutelako). Horiek dira, hain zuzen ere, askotan, baldintzatzen dutenak EAEko ur masetarako aurreikusitako ingurumen-helburuak lortzea.

Azken urteetan egoera nabarmen hobetu bada ere, beharrezkoa da aurrera egitea saneamendu orokor eta udal-estolderia sareen osotasunean eta hedaduran — oraindik egon baitaude saneamendurako kolektoreak jasotzen ez dituztenak edo lotura ezegokiak dituztenak— edo industriatik datozen isurketak murriztea.

Azken hamarkadetan ur-masen egoera nabarmen hobetu da administrazioei eta hondakin-uren isurketen baldintzak hobetzen diharduten hainbat erakunderi esker (toki-erakundeak, Partzuergoak eta Mankomunitateak, Foru Aldundiak, Administrazio hidraulikoa — URA eta Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak — Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioa).

Ekintza horien ondorioz ibaietako eta trantsizio uretako kalitate fisikokimikoa hein handi batean hobetu egin da. Horrekin batera, baina era geldoago batean, komunitate biologikoak erantzuten eta hobetzen joan dira, azpiegitura nagusiak burutu diren heinean.

Hala eta guztiz ere, hainbat gertakarik administrazio, kudeatzen duten erakundeak eta herritarren ahaleginak batzea eskatzen dute, hobetzen jarraitzeko neurriak hartzen jarraitu ahal izateko. Horien artean

  • Saneamendurako eta arazteko azpiegitura berrien ezarri oraindik beharrezkoak diren lekuetan
  • Egokitu gaur egungo saneamendu eta arazketa sistemak horien eraginkortasuna hobetzeko.
  • Gaur eguneko saneamendu eta arazketa sistemen eguneratzea, batez ere bere eraginkortasun eta kudeaketan hobekuntzak behar dituztenak  — kudeaketa tekniko eta ekonomikoan haien gaitasuna ziurtatu duten ur zerbitzuen kudeatzaileen bitartez
  • Sakabanatutako hiriko kutsadura zaindu — harremana duena ekaitzen ondorengo gainezkabideekin, lotura ezegokiekin, oraindik jaso ez diren isurketekin, etab.
  • Jatorriko industri-isurketak murriztera bideratutako ekintzak, saneamendurako sistema orokorrak tratatu ezin dituztenak

 

Isurketa zuzenak (hiri-saneamenduaren sareetara konektatu gabekoak) zein zeharkakoak presioa eragiten diete Euskadiko arroen zati handi bateko ur-ekosistemei eta kutsadura iturri dira gora egiten ari diren substantziak edo lehentasunezko substantzia arriskutsuak dakartzatelako.

Hainbat gunetan, denboran zehar eta etengabe emandako industria edota hiri jatorriko isurketek hainbat uretan kontzentrazio nabarmenak sortu dituzten hainbat ur-guneetan. Kutsadura iturria desagertzean edo neurri-zuzentzaileak hartzean egoera hobetu daiteke, baina gerta daiteke, hala ere, kutsatutako sedimentuak uztea.

Sedimentu horiek orokorrean ibaien edo ibaiadarren behekaldeko tarteetan kokatzen dira, eta horrela elementu kutsaileen etengabeko sorburu bihurtzen dira, ur-ekosistemetan eragina dutenak.

Industriatik datozen isurketetan egon daitezkeen substantzia arriskutsu, toxiko, iraunkor, biopilagarriak,  eta , orokorrean, uren ezaugarri fisiko-kimiko naturalen aldaketak ondorioak ditu ekologi eta osasunean, neurtzeko zailak direnak, baina arriskuan jartzen dutenak ur-ekosistemak zein osasun-publikoa.

Isurketen karakterizazio zabalaren barruan merezi du aipatzea ur-hartzeek eta jarduera ezberdinetatik eratorritako hondakinen pilaketek sortzen dituzten arazoak. Hiriko edo industrietako isurketa baino txikiagoak izanda ere, tokiko esparruko ur masetan eragina izan dezakete.  Adibidez, metal pilaketen mehatze ustiaketa, kanterak,lurretan ematen den hondakinen pilaketa aurreko hamarkadetako jarduera industrialen ondorioz sortutakoak eta lurrazpiko lurrazaleko uren kutsadura sortzen dutenak edo sortu dutenak eta horiei loturik dauden ekosistemei.

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana