Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2017ko jarduera

Lan-baimenak Ur-Jabari Publikoan eta zaintza-aldean

Lan-baimenen helburu nagusia honakoa da: jabari publikoan edo haren ingurunean (zaintza- eta zortasun-eremuak) lanak eta jardunak egiteko baldintzak ezartzea; hartara, ur-masen narriadura saihesteko, eta horien hobekuntzan ahalegintzeko. Betiere uholde-arriskugarritasuna aintzat hartuta. 

Arroen bulegoetako arduradunek administrazio edota partikularrek jabari publiko hidraulikoan (edota ibilgu-zaintzako eta zortasun-eremuetan) egin ditzaketen jardun eta obren baimenak izapidetzen dituzte, lanon kontrola eta jarraipena barne. 

2017. urtean lan-baimenen inguruko 714 txosten hasi dira (urbanizazioak, eraikuntzak, landaketak, mozketak eta abar) eta 632 ebatzi. Gainera, partikularrek, administrazioek edo enpresek egindako 555 kontsultari eman zaie erantzuna, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan. Horietatik 496 erantzun dira. 

Halaber, arroen bulegoek guztira 25 hirigintza-txosten hasi dituzte, beste administrazio batzuen izapidetzeen barruan egindako eskaerei erantzuteko edo udalek, aldundiek edo sustatzaileek egindako eskaerei erantzuteko: 23 ebatzi dira.

2017. urtean, nabigaziorako erantzukizun-aitorpena egiteko 57 eskaera erregistratu dira. Mediterraneoko arroetako bulegoan 50,  beste 3 Mendebaldeko Kantauriar arroen bulegoan, eta 4 Ekialdeko Kantauriar arroen bulegoan. 

Bestetik partikularren 218 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako,  edota arau-hausteren bat zegoelako, beste batzuen artean. 138 zehapen-txosten irekitzeko proposamen abiarazi dira. 

Indarrean dagoen legegintza-esparruak xedatutakoari jarraiki,  111 zehapen-txosten irekitzeko proposamena egin da, lanak administrazio-baimenik gabe egiteagatik edota jabari publiko hidraulikoari eragiteagatik. 

Zeregin horiez gain, jendartea artatzeko eta haiei aholkuak emateko lanak ere egin dira. 

Lan-baimenak itsas-lehorreko zortasun-eremuan 

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoak eta Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoak baimenak izapidetzeaz gain, administrazio eta partikularrek jabari publikoan edota itsas-lehorreko jabari publikoko babes-zortasuneko eremuetan egindako lan eta jardunen kontrola eta jarraipena egiten dute. Gainera, itsas-lehorreko jabari publikoan egindako jardunei buruzko txostena ematen dute. 

2017. urtean 59 baimen-txosten hasi eta 66 ebatzi dira. Gainera, partikularrek, Administrazioek edo enpresek egindako 144  kontsulta-txosten eta txosten-eskaera hasi eta 123ri erantzuna eman zaie, aldez aurretik adierazitako eremuetan egin beharreko jardunen inguruan. 

Bestetik, partikularrek egindako 31 salaketa jaso dira guztira, ustez baimenen baldintzak betetzen ez zirelako edo arau-hausteren bat ematen zelako, beste batzuen artean. 

Gainera, eta indarreko legegintza-esparruaren barruan, zehapen-espedientea  irekitzeko 6 proposamen egin dira, lanak administrazio-baimenik gabe egiteagatik edota itsas-lehorreko jabariari eta zerrenda elkartuei eragiteagatik.



Ur Jabari Publikoa okupatzeagatiko kanona

Jabari publiko hidraulikoaren okupazioari edo erabilerari okupazio-kanonaren zerga ezartzen zaio, jabari hori babestu eta hobetzeko. Gaur egun Uraren Euskal Agentziak bakarrik Euskal Autonomia Erkidegoko barne arroetako kanona likidatzen du. 

2018. urtean, 2017ko ekitaldiari dagokion okupazio-kanonagatik 519.875 € bilduko direla aurreikusten da.

• 2012tik aurrera datuok txosten-kudeaketarako kudeatzailetik aterata

*

• 2012tik aurrera datuok txosten-kudeaketarako kudeatzailetik aterata

 

 

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana