Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

2015-2021 Kantauri Ekialdeko Plan Hidrologikoaren izapidetzea

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoko 2015-2021 Plan Hidrologikoa gauzatzeko lehenengo zikloko plan hidrologikoaren berrikuspena eginda, ekainaren 7ko 400/2013 Errege Dekretuaren bitarte onartu zena.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoren Plan Hidrologiko hau bi eskumen-eremutan egindako plan hidrologikoen bategite harmonikoaren bitartez egin da. Batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen-eremua, hau da, Barneko Arroak, bertako plangintza Uraren Euskal Agentziaren ardurapean dagoena; eta, bestetik, Estatuaren eskumen-eremua, hots, Erkidego arteko Arroak, plangintza Kantauriko Konfederazio Hidrografikoaren esku dagoena.

 Ondoren Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren 2015-2021  Plan Hidrologikoaren egiteko jarraitu diren faseak azaltzen dira:

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoaren Euskal Autonomia Erkidegoko Barneko Arroen Eremua

Uraren Esparru Zuzentarauaren plangintza prozesuaren programa, egutegia eta parte-hartzeko formulak (Hasierako dokumentuak): Plan Hidrologikoa berraztertzean aurreneko etapa da. Prozesuaren ezaugarriez eta plangintza hidrologikoan parte-hartzeko eman beharreko urratsen inguruko argibideak ematea du helburu. Horrekin batera demarkazio hidrografikoaren ezaugarrien deskribapena ere ematen da. Hasierako agiri hauek kontsulta publikora zabaldu ziren 6 hilabetez (BOPV 99.zk 2013ko maiatzaren 24a) eta erabiltzaileen batzarrak behin-betiko onartu zituen 2013ko abenduaren 19an, Euskadiko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren.

Gai Nagusien Eskema: Plan Hidrologikoaren berraztertze prozesuan ezarrita dauden hiru etapetatik bigarrena da. Etapa horren xedea da mugapean dauden edota aurreikus daitezkeen arazo nagusiak identifikatzea, eta horrez gain, estrategiak ezartzea arazo horiei aurre egiteko eta aurreikusitako ingurumen helburuak lor daitezen. Gai Nagusien Eskema kontsulta publikora zabaldu ziren 6 hilabetez (BOPV 247.zk 2013ko abenduaren 30a) eta Erabiltzaileen Batzarrak behin-betiko onartu zituen 2014ko urriaren 6an, Euskadiko Uraren Kontseiluaren aldeko txostena jaso ondoren.

Plan Hidrologikoaren Proiektua: Hirugarren etapa honen xedea da Plan Hidrologikoa egitea oinarri hartuta gai nagusien eskeman lortutako emaitzak eta Plangintzaren Erregelamenduak ezarritako edukiak garatuz.   

2014/12/30

URAren zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 18 ebazpenak hasiera ematen dio Planaren eta bere Ingurumen Iraunkortasun Txostenaren kontsulta epeari

2015/07/21

Uraren Euskal Agentziako Administrazio kontseiluak onespena eman zien Uholde-arriskuaren Kudeaketa Planaren eta Plan Hidrologikoaren proiektuei.

2015/09/10

Ingurumen Administrazioko zuzendariaren ebazpena Kantauri Ekialdeko Demarkazioko EAEko Barneko Arroen Eremuko Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren ingurumen-txostena adierazteko.

2015/09/10

Ingurumen Administrazioko zuzendariaren ebazpena Kantauri Ekialdeko Demarkazioko EAEko Barneko Arroen Eremuko Plan Hidrologikoaren eta Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planaren ingurumen-txostena adierazteko.

2015/09/16

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordearen aldeko txostena.

2015/09/23

Uraren Euskal Agentziaren Uraren Kontseiluaren aldeko txostena.

2015/09/23

Uraren Euskal Agentziaren Erabiltzaileen Batzarra onartu egiten du Gobernu Kontseiluari proposatzea, Lurralde Antolaketa eta Ingurumen Sailaren bitartez, proiektuen izapidetzearen jarraipena.

2015/10/06

Eusko Jaurlaritza onartu egiten du Plan Proposamena, eta izapidetzearekin jarraitzea akordatzen da.

Kantauri Ekialdeko Demarkazio Hidrografikoa

Bi eskumen esparruetako plan hidrologikoak burutu ondoren, eta Koordinaziorako Organo Kolegiatuak Plan Hidrologiko bateratua egin ondoren, honako hauek izan dira bere izapidetzean eman diren mugarri nagusiak:

2015/10/28

Uraren Kontseilu Nazionalaren aldeko txostena    

2016/01/08

Ministro Kontseiluaren onespena

2016/01/19

Argitaratzen da urtarrilaren 8ko 1/2016 Errege Dekretua, Kantauri Mendebaldeko, Guadalquivirreko, Ceutako, Melillako, Segura eta Jucarreko eta Espainiako zatiko Kantauri Ekialdeko, Miño-Sileko, Dueroko, Tajoko, Guadianako eta Ebroko Demarkazio Hidrografikoen Plan Hidrologikoen berrikuspena onartzen duena.

 

Azken aldaketako data:  2016/01/19

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana