Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Azken Txostenak

EAEko azaleko eta lurpeko uren egoeraren eta babestutako eremuen egoeraren jarraipena egiteko hainbat programa ditu, kasu batzuetan laurogeita hamargarren hamarkadatik. Hona hemen egindako azken txostenak.

 

2017 eta 2018an Uraren Euskal Agentziak ibaien egoerari jarraipena egiteko bi programa landu ditu, bata egoera biologikoa aztertzen duena, eta bestea egoera kimikoa neurtzen duena. Prestatutako bi txostenek egitura berdina dute:

  • Emaitzen memoria ebaluaketa egiteko erabilitako metodologiak azaltzen dituena, 2018ko emaitzen ebaluazioa eta urteetan izan duen bilakaera.
  • Laburpen agiria: kanpainaren jarduerak laburbiltzen ditu

EAEko ibaien egoera biologikoaren jarraipena egiteko sarea. 2018

EAEko ibaien egoera kimikoa jarraipena egiteko sarea. 2017

“Euskal Autonomia Erkidegoko trantsizioko eta itsasertzeko uren ekologia-egoeraren segimendua egiteko sarearen" txosten hau, 2017. urtekoa, bi agiritan egituratu da: emaitzen txostena eta sintesi dokumentuak (euskaraz eta gaztelaniaz).

  • Emaitzen txostena sarrera batekin eta erabilitako metodoak azaltzen dituen atal batekin hasten da; bertan ezagutzera ematen dira sarearen egitura eta egoeraren ebaluaketa egiteko erabiltzen dituen tresnak. Ondoren banakako ataletan aurkeztu eta azaldu egiten dira trantsizio (14) eta kostaldeko (4) sare bakoitzaren 2017ko kanpainaren emaitzak, bilakaera historikoa eta bere egoera ekologiko eta kimikoa. Txostena azken atalean EAEko kostaldeko bainu guneetan dauden ingurumenaren kontrolerako puntuek eskaini dituzten emaitzak azaltzen dira, eta bukatzeko erabilitako erreferentziak
  • Laburpen txostenetan labur azaltzen dira (euskaraz eta gaztelaniaz) 2017ko kanpainan egindako ekintzak; era berean, EAEko trantsizioko eta itsasertzeko uren egoera ekologiko eta kimikoaren eta bere bilakaeraren laburpena egiten da.

2001. urtean hasi zen EAE Barneko laku eta hezeguneen egoera ekologikoaren jarraipen sarea  jarraipen-programa.

2016/2017 ziklo hidrologikoaren txostena honako bi agiri hauek osatzen dute:

Emaitzen txostena .2016/2017 Ziklo Hidrologikoa (PDF, 15 MB, Gazteleraz). ebaluaketan erabilitako metodologiak azaltzen dira; 2015/2016 ziklo hidrologikoaren emaitzen azterketa emaitzen ebaluazioa; bilakaera historikoa.

Txostenaren laburpena. 2016/2017 Ziklo hidrologikoa (PDF, 1 MB) . Honako hauek laburtzen ditu: jasotako emaitzetatik ondorioztatzen den kalifikazioa, metodologia berraztertzeko prozesuan egindako lanak eta egoera ekologikoaren bilakaera sarearen hasieratik, 2001. Urtean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurrazpiko urak kontrolatzeko sarearen 2017ko txostenean ezagutzera ematen dira EAEko lurrazpiko ur masen egoera kimiko eta kuantitatiboaren ebaluaketan zehar egindakoak. Ondorengo izenburupean laburbiltzen dira.

Lurpeko urak kontrolatzeko oinarrizko sarea: 1998an sorturako sarea aldagai hidrologiko esanguratsuenak kontrolatzeko (kantitatea eta kalitatea) denboran zehar eman diren joerak zehaztu ahal izateko puntu adierazgarrienetan.  Horrek dakar: etengabe erregistratzea egoera kuantitatiboaren aldagai esanguratsuak (zundaketetan maila piezometrikoak, edo emariak iturburutan); bi hilabetero kontrolatzea egoera kimikoaren aldagai esanguratsuak (fisikokimika orokorra)

Jarraipenerako programa osagarriak. oinarrizko sarea osatzen dutenak helburu zehatzagoekin: substantzia arriskutsuen kontrola (2007tik martxan) plagizidak (2008tik martxan) Nitratoen poluzioaren aurrean urrakorrak  diren eremuen jarraipena (1998tik martxan) eta beste jarduera batzuk.

EAEko lurpeko uren egoera kimikoaren ebaluaketa 2013-2017 denboraldian

Agiriak

2017ko txostena (PDF, 11 MB)

2017ko laburpen txostena (PDF, 5 MB)

Nekazaritzako nitrato-kutsadura jasateko arriskupeko eremuen jarraipena egitea 91/676/EEE Zuzentarauaren 5. artikuluak ezartzen duen betebeharra da. Xedea da nitrato pilaketaren bilakaera ezagutzea eta ezarritako neurrien eraginkortasuna neurtzea

Gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan, orotara, 5 eremu kaltebera zehaztu dira (3 Gasteizko Unitate hidrologeologikoan eta 2 Miranda de Ebroko lurpeko ur masa alubialean. Ondoren jarraipen-lan horien azken txostenak aurkezten dira, harremana duen informazio osagarriarekin batera.

Giza kontsumorako erabiltzen diren ur-masen hartuneak Zona Babestuen Erregistroan barne hartu dira, giza kontsumorako uraren kalitatea eta kantitatea zaintzeko eta babesteko helburuarekin.

Osasunaren arloko agintariek, ingurumen-osasunaren eta kontsumorako uren osasunaren esparruan, eta Eremu Babestuen Erregistroko hartuneak barne hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko kontsumorako urak kontrolatzeko eta zaintzeko sarea eta EAEko Kontsumoko Uren Informazio Sarea  ezarrita ditu.

Bestalde, 2012. Urtean Uraren Euskal Agentziak kontrol-programa bat hasi du, lurrazaleko eta lurrazpiko ur-masekin lotutako hartuneen kontrol fisikokimikoa barne hartzen dituena. Lurrazaleko hartuneei EAEko Barne Arroen esparrua dagokie eta lur azpiko uren kontrola EAE osora zabaltzen da.

 1341/2007 Errege Dekretuak, urriaren 11koak eta bainurako uren kalitatearen kudeaketari buruzkoa honako hau xedatzen zuen.

  • Osasun arloko agintaritzaren ardura da EAEko bainurako eremuen osasun-zaintza. Bainurako eremuen kalifikazioak, analisien emaitzak eta beste txosten nazional eta europar batzuk Bainurako Uren Informazio Sistema Nazionalean (NÁYADE) eskura daitezke .
  • Ingurumenaren arloko agintaritzaren ardura da bainurako uren eremuen profilak zehaztu eta berrikustea. Uraren Euskal Agentziak, 2009tik aurrera, EAEko bainurako uren eremuen profilen hainbat berrikuspen egin ditu. Azken berrikuspena 2016an egin da (PDF, 60 MB)
  • Bestalde Uraren Euskal Agentzia 2012. Urtean, trantsizio eta konstaldeko uren egoeraren jarraipena egiteko daukan programaren barruan hasi egin da EAEko kostaldean kokatzen diren bainurako eremuen ingurumen-kontrola egiten.



 

Jarraipen-program orokorren osagarri gisa, Uraren Euskal Agentziak azterlan espezifikoak ere egiten ditu. Lan horien bidez, ingurumen-helburuak lortzeko eragina duten arazo desberdinei buruzko diagnostiko zehatza ematea da helburua.  Ondoren, zenbait lan hauen emaitzak aurkezten dira:

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

INGURUMEN-AGENDA

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea, baita Uraren Euskal Agentzia antolatzen dituen ekitaldietarako gonbidapenak ere. Argitalpenak. Kontaktuak.

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

1/2006 Legea, ekainaren 23koa, Urarena; 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua, uztailaren 20koa, Uren Legearen testu bategina onartzen duena

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana