Mostrar Menú Mostrar Menú Utilidades Mostrar Menú Idiomas
Ur Agentzia - Agencia Vasca del Agua

Euskadi.eusen sartu

Uraren eta saneamenduaren arloko El Salvadorreko, Costa Ricako eta Euskadiko teknikariak elkarlanean aritu dira

Argitalpen-data: 

Euskal Fondoa

Uraren eta Saneamenduaren arloko erakundeen arteko Euskadi-Erdialdeko Amerika Programaren baitan aste honetan bildu dira El Salvadorreko, Costa Ricako eta Euskadiko teknikariak. Topaketa honen helburua da edateko ura tratatzeko planten kudeaketa eraginkorra izateko ezagutza bultzatzea eta gaitasun teknikoak sendotzea.Bileretan eta bisitetan Erdialdeko Amerikatik parte hartu dute El Salvadorreko Administración Nacional de Acueductos y Alcantarillados-eko (ANDA) eta Costa Ricako Instituto Costarricense de Acueductos y Alcantarillados-eko (AYA) funtzionarioak eta Euskaditik, Uraren Euskal Agentziako (URA), Bilbao Bizkaia Ur Patzuergoko, Gipuzkoako Ur Kontsortzioko eta Aguas Municipales de Vitoria-ko (AMVISA) teknikariak eta funtzionarioak. 

Programa 2018ko ekainean jarri zen martxan eta 2021ean bukatuko da. Orain arte 7 topaketa egin dituzte eta aurretik aipatutako erakundeek ez ezik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak, Arabako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Vitoria-Gasteizko Udalak, Bilboko Udalak eta EUSKAL FONDOA - Lankidetzarako Tokiko Euskal Erakundeen Elkarteak ere parte hartzen dute. 

Ekimena aitzindaria da; izan ere, Euskadik, El Salvadorrek eta Costa Ricako esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzen lankidetzan jarduten dute, eta prestakuntza-ekintzak eta lankidetza teknikoa garatzen dituzte. Era honetara sustatzen da horizontaltasunaren, adostasunaren, ekitatearen eta elkarrekiko onuraren printzipioetan oinarritzen den lankidetza teknikoa. 

EKIMENAREN HELBURUAK 

Ekimen honen helburua, Euskadiko Garapenerako Lankidetzaren Erakundeen arteko Batzordean sortu zen akordioarena, bikoitza da. Batetik, El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako uraren eta saneamenduaren giza eskubidea bermatzen lagundu nahi da; eta, bestetik, Costa Rican eta El Salvadorren uraren eta saneamenduaren zerbitzuen estaldura kudeatzeko eta hobetzeko gaitasunak sendotzea planteatzen da, lankidetza teknikoko modalitateen bitartez. 

Lehen lan-ildoari dagokionez, nabarmendu behar da gaur egun El Salvadorreko Anamorós eta Yucuaiquín udalerrietako edateko uraren eta estolderiaren hiri-zerbitzuek ez dutela landa-eremua hartzen. Horrela, programa hau eta azpiegituretan inbertitzea dela-eta, Yucuaiquín udalerriko biztanleen erdia (2.300 pertsona) baino gehiagoren bizitza hobetzea aurreikusten da. Anamorós udalerrian, aldiz, espero da programak eragina izatea 1.700 pertsona baino gehiagoren eguneroko bizitzan. 

Bigarren lan-ildoari dagokionez, programaren helburua da El Salvadorreko ANDA-ren eta Costa Ricako AyA-ren gaitasun teknikoa sendotzea, eta, horretarako, Erdialdeko Amerikako erakundeen eta Euskadiko uraren erakundeen artean esperientziak eta jardunbide egokiak trukatzea.

 

boton_subir

Igo

delegaciones

Sare Sozialetan jarrai iezaguzu

Izena eman URAren buletina jasotzeko.

Jaso URA-ren berri guztiak zure email-ean.

DATUAK BABESTEARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Tratamendu-jarduera

NEWSLETTER

Arduraduna

Uraren Euskal Agentzia.   Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza

Helburuak

Ingurumen-gaiei lotutako argitalpenak bidaltzea

Legitimazioa

Interesdunaren adostasuna.

Tratamendua beharrezkoa da, interes publikoaren aldeko eginkizunen bat betetzeko edo tratamenduaren arduradunari emandako botere publikoak betetzeko jardunean.

Hartzaileak

Hirugarren bati ez zaio daturik emango, legez ezarrita dagoenean izan ezik.

Eskubideak

Interesdunaren eskubidea da bere datuak ikustea, zuzentzea, ezabatzea eta horien erabilera mugatzea edo ukatzea.

Informazio gehigarria

Datuen babesari buruzko informazio gehiago, honako web helbide honetan: www.uragentzia.euskadi.eus 

Uraren Euskal Agentziaren helburua, EAEn uraren arloko politika aurrera eramatea da.

  • EAEko ur-masen egoera ekologikoa hobetzea.
  • Kantitate eta kalitate oneko hornidura unibertsala lortzea.
  • EAEko saneamenduko planak amaitzea.
  • Uraren administrazio eraginkorra.
  • Uraren gaineko ikerketa eta aprobetxamendu iraunkorra egitea.

Premiazko kontaktua

Gertaera larrien kasuan (uholdeak, isurketak) mesedez jarri harremanetan SOS Deiarekin, 112 zenbakian
SOS Deiakoek martxan jarriko dute jarriko dute jarraitu behar den jokabidearen protolokoloa

Ura. Egoitza Nagusia

Orio Kalea, 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz, Álava.

Tel.: +34 945 011 700
Fax.: +34 945 011 701

Mediterraneoko Arroen Bulegoa

Forondako Atearen kalea, 9
01010 Vitoria-Gasteiz

Tel.: +34 945 011 898
Fax.: +34 945 011 880

Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Urkixo zumarkalea, 36 - 7. solairua
48011 – Bilbao

Tel.: +34 944 033 800
Fax.: +34 944 033 801

Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoa

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua
20015 Donostia/San Sebastián

Tel.: +34 943 024 800
Fax.: +34 943 024 801

Laborategia

Errekalde industriagunea. Irubide eraikina 31
20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Tel.: +34 943 024 860
        
+34 943 024 861

Euskadi, auzolana